kaixo,

Maria eta Cristina dugu izena eta 4.D.B.H-KO ikasleak gara.Blog honen egileak gara eta kurtso honetan biologia buruz egingo duguna erakutsi nahi dizuegu. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Maria eta Cristina

GURE ESPERIMENTUAK AURKEZTU ETA GERO

Kandelaren esperimentuarekin hasi genuen, Maria aurkeztu zuen. Lehenbizi materialak aurkeztu zituen, hau egin eta gero ura pimentarekin tintatu zuen, esperimentua hobetu ikusteko. Pausoz pauso prozesua adierazi zuen , ura igo arte, kandelaren argia itzali arte.Bukatu zuenean kideei zergatia explikatu eta galderaren bat bazeukaten galdetu zuen.

Bigarren esperimentua Cristina aurkeztu zuen, arrautzaren esperimentua. Lehenbizi materialak erakutsi zuen eta gero edalontzi guztiak eta materiala prestatu zuen. Prozesua esplikatu zuen baina traba egon bigarren arrautzarekin, lurperatzen ez zelako, gatza faltarengatik. Arazo horren ondorioz dena ondo atera zen eta esperimentua bukatu zuen. Zergatia azaldu zuen eta galderaren bat bazeukaten galdetu zuen.



Gure ustez esperimentuak ez ziren bikain atera, baina beti hobetu dezakegu. Jendeari gustatu zitzaiola uste dugu zeren ondo azaldu genuela edo hori dirudi galderareik ez zutelako egin.


Esperientzia hau asko gustatu zaigu baino ere konturatu gara esperimentuak egitea ez dela hain erraza baina hurregorako prest gaude!



arrautzaren esperimentua

bideoa

Esperimentua

Esperimentuko Bideo

Laborategiko Praktikak

lupa binocularra

lupa binokularraen bideoa

MATERIALAK

MATERIALEN POWER POINTA

MIKROSKOPIOA

Mikroskopioa

jueves, 3 de junio de 2010

Maria eta Cristinaren asken lana blog honetan-HERBARIOA-


Kaixo guztioi,


kurtsoa amaitzeko gutxi geratzen da eta gure irakaslea esan digu bukatzeko herbario bat egin behar dugula. lan honetan Maria eta nik ez dugu herbario bera egingo baina bi lanak emen erakutsiko dizuegu.


Horaindik ez dugu agur esango, horaindik bukatu ez dugulako. Espero dugu gure asken oparia zuen gustokoa izatea eta urte honetan erakutsi dizuegun guztia zuentzat erabilgarria izan dezala.


Maria eta Cristina


miércoles, 24 de febrero de 2010

HERBARIO BAT EGITEN

BILKETA ON BAT

Landareak tiraka hartzea ez da modu hoberena , adibidez guraizen laguntsaz hartu dezakegu eta horrela landarea ez da hain gaizki geratzen. Horregatik mendira joatean hoberena material egokia eramatea da ( koaderno, boligrafoa, arkatza, plastikozko poltsa...)

Landareak hartu ondoren, plastikozko poltsa batean materiala sartu eta egun bat baino gehiago pasatzen utzi gabe lehorketa egin eta gero hartutakoa etiketatu.

MATERIALAREN LEHORKETA



Herbario on bat egiteko, lehenbizi prentsa on bat egin behar da . Horregatik prentsa hobea izatean herbarioa hobeto kontserbatu egingo da eta bere kalitatea ere.

LANDARE BASKULARRA


Hartutako materiala, etiketatuta dagoenean, egunkari orrialdeen artean kolokatzen da.Hau egin ondoren orriak ordenan jartzen dira eta haien artean egunkari papera jartzen dira.

Pila bat formatu ondoren,(-1m) egurrezko bi oholen artean jarri behar dugu eta korrea batekin edo asko pisatzen duen objektu bat gainean jarriz, eutsi dezakegu.

Egunkari papera hurrengo egunean aldatu behar da eta horrela behar den alditan aldatu beharko dugu. Kolore biziko landareekin, adibidez; Orkidea, kontu handiz ibili behar da, kolera mantentzeko.




MATERIALA KONSERBATZEKO MONTAJEA


Bere mantenurako, materiala lehortzean , kartoian edo paperezko orrietan kokatu behar da, eta esparadrapoarekin edo beste material batekin itsatsi behar da gero desmuntatu ahal izateko. Gure herbarioan haziak edukitzen baditugu garrantzitsua da plastikozko poltsa bat eramatea.

Hau bukatuta egotean, gutxienez datu hauek azaldu behar dira:

- Landarearen izen zientifikoa eta egileena.
- Materialen bilketa lekua, herrialde,probintzia,udal
- Bilketa data
- Zeinek egin du bilketa LEG laburdura erabiliz
- Landarea zeinek identifikatu duen ,DET laburdura erabiliz
- Zein familiatakoa den adierazi

jueves, 12 de noviembre de 2009

ENLENMEYER MATRAZA

DESKRIBAPENA

Oinarri zabal eta luzatua eta lepo oso estua duen beirazko frasko konikoa da. Edukiera et kolore desberdinetakoak aurki daitezke eta gutxi gorabehera zenbateko bolumena duen jakiteko marka batzuk izaten ditu.

Matrazearen egitura konikoa irabiaketa edo lurrinketa dela eta likidoaren galera ekiditen du neurri handi batea. lepo estua duenez, beira esmerilatuzko estalki edo algodoi hidrofoboarekin estaltzea errazagoa da.

jueves, 5 de noviembre de 2009

jueves, 29 de octubre de 2009

LABORATEGIKO SEGURTASUN ARAUAK

Laborategi kimikoa leku arriskutsua da bertan erabiltzen diren materialak toxikoak, korrosiboak edo errekoiak izan baitaitezke eta, askotan, sua edo suteak eragin dezaketen gailuak daudelako. Ikasleen laborategian erreaktibo oso arriskutsuen erabilera ekiditzen bada ere, ikasleen esperientzia falta eta masifikazioa arazo dira. Hori dela eta, zenbait arau edo oinarrizko prozedura gogoan izan behar da laborategian aritzerakoan.
Edozein produktu kimiko kontzentratuk arriskutsua izan daiteke kontrakorik aipatzen ez den bitartean. Beraz garrantzitsua da lanean hasi aurretik produktuaren ezaugarriak ezagutzea behar bezela manipulatu ahal izateko. Bestalde, produktu bat arrunta izateak ez du esan nahi inongo arazorik sortuko ez duela. Ontzi komertzialek produktuaren arriskua adierazten duten etiketak dituzte baita arrisku (R esaldiak) eta segurtasun (S esaldiak) ere. Esaldi hauek laborategiko erreaktiboak aurkezten dituen gaian azalduko dira.
Istripuren baten aurrean dagokion tratamendua lehen bait lehen aplikatzea behar beharrezkoa da. Erantzun azkar batek kalteak ekiditu edo minimizatzen ditu erreaktibo askok denbora behar dutelako garrantzizko lesioak sortzeko. Beraz, istripuen aurrean ahalik eta azkarren irakaslearengana jo beharra dago.


SEGURTASUN ELEMENTUAK
Lanean hasi aurretik laborategia ezagutu beharra dago eta hurrengo segurtasun elementuak ezagutu:
I. Irteeren kokapena
II. Segurtasun elementuen kokapena: begiak garbitzekoak, dutxak, su-itzalgailuak, mantak eta botikina.
III. Hondakinak biltzeko ontzien kokapena.
IV. Hondakinak biltzeko/eliminatzeko prozeduren ezagutza.
V. Lanean jarduteko arau orokorrak.
VI. Istripuen aurrean egin behar denaren eta egin behar ez denaren ezagutza.


SEGURTASUN NEURRIAK
LABORATEGIKO ERROPA
I. Bata erabiltzea ezin bestekoa da eta gainera lotuta egon behar du.
II. Zapata itxiak eramatea aproposagoa da.
III. Frako luzeak erabiltzea komeni da eta galtza edo galtzerdi sintetikoak ez dira gomendagarriak
IV. Ile luzea lotuta ermatea komeni da.

BEGIEN BABESA
I. Segurtasun betaurrekoak beharrezkoak dira, golpeen kontrako kristaldunak eta albotako babesak dituztenak. Ohiko betaurrekoak ez dira erabilgarriak.
II. Ez dira lentillak erabili behra inguruneko lurrinez kontamina baitaitezke. Gainera edozein txispristinen ondorioz zikinduz gero garbitzea ostopatzen duelako eta erantzun denbora handitu.

LAN EGITEKO JARRERA EGOKIENA
Ohitura gisa, lan egiten den mahaia garbirik mantendu behar da eta ezer zikintzen bada berehala garbirik geratu behar da eskuragarria den paper edo zapiarekin. Horrez gain, erabiltzen den beirazko tresneria garbirik izango da, gainontzekoa -erabiltzeko beharra ez duena, hain zuzen- toki garbi eta lehorrean gordeta izanik. Horrekin batera, lan egiteko ingurua (mahaia, aulkia, apalak, etab) ez dira tresnaz beteta egongo, soilik esperimentoan erabili behar direnak eskuragarriak egongo dira. Prestatzen diren disoluzioak edo bitartekoak behinbetirako errotuladoreaz edo etiketaz izendaturik egongo dira, inolako ezbeharrik ez gertatzeko.
Segurtasunari dagokionez, arau nabarmenenak ondoren laburbildutakoak dira:
I. Ezin da laborategian erre, jan edo edan.
II. Ezin da inongo produktu kimikorik dastatu are gutxiago irentsi.
III. Ezin da produktu kimikorik usaindu.
IV. Larruazalaren eta produktuen arteko kontaktua ekiditu behar da, beharrezkoa denean eskullaru egokiak erabiliz.
V. Pipetak erabiltzerakoan udareaz bete behar dira. Sekulan ez ahoarekin !.
VI. Lurrin toxikoak edota mingarriak sortzen badira bitrinetan lan egin behar da.
VII. Suak ez dira inoiz bakarrik uzten, batez ere disolbatzaile errekoiak erabiltzen badira.
VIII. Labetan dauden arragoak edo ontziak hartzeko matxarden bidez egin behar da.
IX. Edozein gertaera jakin erazi behar zaio laborategiko arduradunari, batez ere zauri edo erredurak suertatzen badira.
X. Ontziak ez dira gainezka betetzen eta, are gutxiago, lekuz aldatzen beteta daudenean.
XI. Beirazko tresnerien garbiketarako azido sulfuriko/potasio dikromato nahastura (edo beste edozein) erabiltzen bada, kontu handia izan behar da oso arriskutsu eta korrosiboa baita

ISTRIPUAREN AURREAN EGIN BEHARREKOA
Aipatu den modura lehen bait lehen erantzun behar da istripu baten aurrean.
ERREDURAK: 15 minutuz ur hotzetan erredura garbitu. Erredura txikia izanez gero erreduren kontrako kremaren bat aplika daiteke. Erredura garrantzitsua bada medikura joan behar da.
AZIDOEK SORTUTAKO ERREDURAK: 15 minutuz ur hotzetan erredura garbitu. Erropa azidoz zikindu bada berehala kendu eta gorputzean erredurarik izanez gero dutxa erabili. Erredura txikia izanez gero erreduren kontrako kremaren bat aplika daiteke. Erredura garrantzitsua bada medikura joan behar da.
Erredura azido sulfuriko kontzentratuak sortu badu, uretan sartu aurretik azido paper xurgatzaileaz sikatu beharra dago azido sulfurikoaren eta uraren arteko erreakzioa exotermikoa delako.
Azidoaren aztarnak base ahul diluitu (sodio bikarbonatoa %5) batez neutraliza daitezke.
ALKALIAK SORTUTAKO ERREDURAK: azidoen tratamendu bera erabili behar da, baina alkaliaren aztarnak azido ahul diluitu (azido azetikoa %1) batez neutraliza daitezke.
PRODUKTU EZ-KORROSIBOEN BAINA TOXIKOEN TXIPRISTINAK: 15 minutuz ur hotzetan erredura garbitu. Jaboia erabiltzea komenigarria da gehienbat produktu organikoen kasuan. Erredura garrantzitsua bada medikura joan behar da.
BEGIETAN TXIPRISTINAK: azkartasunez jokatzea ezin besteko da, normalean 10 segundu baino lehenago ibiltzea beharrezkoa da.
15 minutuz ur hotzetan garbitu. Ahal bada begiak garbitzeko iturria erabili eta atzaparren laguntzaz begia zabalik mantendu. Medikura joan eta produktua zein den adierazi.
ZAURIAK: 15 minutuz ur hotzetan erredura garbitu. Zauria txikia bada eta odoletan geldituz gero, ur-jaboiaz garbitu, barruan partikularik ez dagoela konprobatu eta tapatu. Zauria handia bada edo odoletan gelditzen ez bada medikura joan.
PRODUKTU KIMIKOEN ARNASKETA: normalean ez du garrantzia berezirik eta nahikoa da aireztatutako espazio batean egotea.
PRODUKTU KIMIKOEN IRENSKETA: normalean ez da irensketa gertatzen eta lesioak ahoan sortzen dira. Kasu horretan larruazaleko erreduren kasuko tratamendu bera aplikatu behar da.
SUA LABORATEGIAN: laborategia ahalik eta lasterren hustu eta denak kanpoan daudela konprobatu.
Sua txikia bada su-itzalgailuekin amatatu edo tamaina egokiko ontzi batekin tapatu. Produktu errekoiak ingurutik kendu. Disolbatzaile baten inflamazioz sortutako sutean ez erabili ura sua amatatzeko.
Sutea garrantzizkoa bada aislatu eta su-itzalgailuekin amatazen saiatu behar da. Beharrezkoa balitz suhiltzaileei deitu.
SUA GORPUTZEAN: sua eropetan inflamatzen bada laguntza eskatu beharra dago, lurrean etzan eta giraka ibili sua amatazen saiatzeko. Ingurukoek lagundu egin behar dute: manata gainera botaz, dutxara ermanez (gertu egonez gero) edo giraka ibiltzen lagunduz.
Ez erabili su-itzalgailua pertsona baten gainean.
Sua amatatuta medikura joan.

jueves, 24 de septiembre de 2009

LABORATEGI BATEKO MATERIALAK ETA BERE ERABILERAK

Ezagutu eta ondo izendatu, marrazkiren bidez, normalean erabiltzen diren materialak laborategi batean.

OINARRIZKO TEORIKOA

Kimikako laborategi batean gehien erabiltzen den materiala beirazkoa da; hau oso erraz garbitzen delako, gardena delako, inertzia kimikoa daukalako, temperatura oso altuak jasateko ahalmena du eta temperaturaren aldaketa bruskoak ere jasan dezake.Baina desabantai bat dauka; oso erraz puskatu daiteke eta horregatik kontuz ibili behar da material horrekin.

Laborategi baten materiala horrela zailkatu egiten da:

a) Bolumena neurtzeko:
Material hau oso ondo kalibratua dago eta ez da berotu behar, zeren bere edukia aldatu dezakelako.

b) Beste beirazko materia:
Filtrazioa, destilazioa, desekazioa eta abar... egiteko, erabiltzen dira beirazko motak asko.

c) Beste laborategiko materiala:
Laborategia ere erabili dezakegu materila bezala, egurra, portzelana, plastikoa eta beruna.